Arte, kultura eta diseinuko proposamen esperimentalak
Diseinua, artea eta kulturaren erdibidean kokatzen den proiektu esperimentala da. Periferiaren periferiatik eraikitzen den ideien bulegoa. Berrikuntza errazak sustatzen dituzten ikuspegi-aldaketa txikietan oinarritutako begirada proposatzen du. Praktika xumetik abiatuta, erantzun berriak sortu nahi ditu hainbat sorkuntza-eremutan, betiere diseinuaren ikuspegiak zeharkatuta. Oinarria Albitzun izanik, Orozkoko erdigunean Pop-Up galeria bat kudeatzen du ere. Oso noizbehinka ekimen oso berezietarako irekiko dena.
Pop-Up Galeriaren Hurrengo irekiera:
MOMENTUZ EZ DAGO IREKIERA PROGRAMATURIK
METODOLOGIA ESPERIMENALA
Esperimentazioa nagusi
Hausrnarketa eta ikerketa iraunkorra, bide berrien bila:
Maketak, prototipoak, frogak, akatsak > maketak, prototipoak, frogak, emaitzak.
Pop-Up Galeria
Bulegoa
Periferian harro
Periferiaren periferian sortutako arte, kultura eta diseinuko proposamen esperimentala da hau.
Bide berriak irekitzeko erdigunean egotea ez delako aukera bakarra.
Nagusiki barne lana egiten dugu, baina noizbehinka gure galeria irekitzen dugu proposamen interesgarriak erakusgai ipintzeko.
POP-UP GALERIA:
Gorbeia 9, 48410
Orozko (BI)
BULEGOA ETA TALLERRA:
Albitzu 7, 48419 Orozko (BI)
2026/01/10
